Bostgarren Ibilbidea / Quinta Etapa: Puerto Viejo de Algorta

26 06 2013

Kaixo Enkarterri!

Gaur azken eguna denez triste gaude, baina ala ere poz-pozik altxatu gara azken etapa egiteko. Egia esanda esnatzea asko kostatu zaigu, nekatuta geundelako atzo gauean egindako jolasengatik: korrika, karramarroa egin, galletak jateko txapelketa, eta abar, hau da oso ondo pasa genuen baina beti bezala pike asko egon ziren.Gainera, monitoreek gauean aurpegia marraztu digute. Gosari potentea hartu aurretik logelak batu eta maletak prestatu ditugu.

Gero, gosaria hartu eta Getxorantz abiatu gara abentura bat bizitzeko prest, eta horrela 2013 Kadagua Espedizioari amaiera emateko. Getxon, kanoak uretara bota eta martxan jarri gara. Paseotxo bat eman dugu Itsaso ertzetik eta uretan jolasak egin ditugu. Jolas batean, adibidez, kanoa batean abordatzeko helburua zuen, eta baten batek uretara jausi da eta noski beti bezala momentu hau gogorarazteko argazkiak eta bideoak egin ditugu. Uretatik atera ondoren, arropaz aldatu gara eta gero, kanoak gorde ditugu.

Lehortu ondoren, monitoreek kamiseta harrigarri eta marrazki bizi batzuekin eman digute. Kamisetaz gain diploma batzuk eman dizkigute bost espedizioetatik aurten izan delako markarik onena hau da, 1650kilo zabor. Azkenean, Kadagua Espedizioari amaiera emateko merendola txiki bat egin dugu monitoreekin. Eta gauzak guztiak bezala eta beti bezala tristeena noski, agur esan diogu bai monitoreei, bai lagunei, eta bai KADAGUA ESPEDIZIOARI!!!!!!!!!!

AGUUUUR, ENKARTERRITARAK! KADAGUA ESPEDIZIOA 2013!

Kaixo Enkarterri!

Hoy como es el último día estamos tristes, pero aun así nos hemos levantado con una sonrisa en la cara para realizar la última etapa. Siendo sinceros nos ha costado algo levantarnos de la cama ya que ayer realizamos varios juegos por la noche: corrimos, hicimos el cangrejo, realizamos una competición de comer galletas, etc., es decir nos lo pasamos genial pero como siempre hubo muchos piques. Encima, a los monitores se les ocurrió la maravillosa idea de pintarnos la cara.

Después, antes de tomar un buen desayuno hemos recogido las habitaciones y preparado las maletas. Luego, hemos tomado  el desayuno y nos hemos dirigido a Getxo para realizar la aventura y así dar por finalizada la Expedicion Kadagua 2013. Cuando ya estábamos en Getxo hemos tirado las canoas al mar y nos hemos puesto en camino. Hemos dado un paseo por la orilla del mar y hemos hecho unos cuantos juegos. Por ejemplo, uno de los juegos consistía en abordar una de las otras canoas y como siempre alguno se ha caído al agua, y como siempre para recordar estos momentos lo hemos plasmado todo con fotos y vídeos. Nada más salir del agua, nos hemos cambiado de ropa y hemos recogido las canoas.

Cuando ya estábamos secos el equipo de monitores nos ha sorprendido con el regalo de unas camisetas impresionantes y con unos dibujos chulísimos.  Aparte de las camisetas nos han entregado un diploma donde pone que hemos hecho el record de recogida de basura con 1.650kg. Y como todo, y lo que es lo más triste para dar terminada esta expedición la cerramos con una pequeña merendola para despedirnos de los monitores, de los amigos, y de la EXPEDICION KADAGUA!!

AGUR ENKARTERRI! EXPEDICION KADAGUA 2013!!

Akane Saraiva (Balmaz)

Joseba Artaraz (Gugaz)

Ibai Labraza (Gugaz)

Alaitz Pereda (Gugaz)

Naroa Vazquez (Gugaz)

Anuncios




Laugarren Ibilbidea / Cuarta Etapa: Bilbao

25 06 2013

Gaur, hiru egun luze ondoren, pixkat nekatuta altxatu gara, baina, gure abentura jarraitzeko gogo handiekin.

Goiz antzinako usantza moduan altxatu gaituzte, lapiko kolpe eta txistu handien bidez. Apaindu ondoren, Cola Cao gozo bat, gaileta eta napolitana batekin gosaldu dugu, gosariak, indarra hartzera lagundu gaitu, Bilboko itsasadarra gozatzeko. Motxila beharrezko gauzekin antolatu ostean eguna ondo pasatzeko.

Gure irteera puntura eraman gaituen autobusa hartu dugu euskalduna zubian. Aurreko egunetan zehar egindako esfortzuengatik besoak nekaturik geneuzkan baina ilusio handiarekin gure kanoak Bilbotik bidaiatzeko hasi dugu arraun egiten Bilboko leku ikaragarriak ikuste genituen bitartean adibidez: Guggenheim ,udal etxea ,zubi-zuri zubia, Arriagako antzokia … Bidean zehar une batzuetan gelditu jokoak egiteko, baita argazkiak eta bideoak egiteko ere; bideoak eta argazkiak ikusi ahal izango dituzue gure blogan.

Bilboko errekaren uretatik ordu batzuk igaro ondoren gaurko etapa amaitu egin dugu gose handiarekin, hau, lehortu eta arropa berria jantzi ondoren kendu dugu bokata oso on batzuekin. Arratsaldean tripa ondo prestatu ondoren eta indarrak hartuz geure bizikletak hartu ditugu eta Bilbotik abiatu gara zailtasun batzuk aurkitu ditugun heinean, bidegorritik denetarik zegoen, emakume helduak, jendea patinetan, bisitariak… eta ikaragarria iruditu arren ez dugu inolako istripu larririk izan.

Bizikleta ibilbidea amaitu ostean, Materiala bildu dugu eta Zubiarte izena duen merkatal zentrora hurbildu gara afaltzeko prest, hemen izugarrizko sanwichak eta hanburgesak jan ditugu, biharko eguneko ibilbidea itsasotik egiteko indar nahiko hartuz. Afal gose honen ondoren, hartu dugu autobusa azkenengo aldiz gure Santxosoloko aterpetxera bueltatzeko. Momentu hauetan, monitoreak behartu gaituzte eguneroko kronika egitea, espedizioko beste partaideak kanpoan jokoak egiten dituzten bitartean.

Minutu batzuetan ohera joango gara, biharko eguna gogorra izango baita, baina aldi berean dibertigarria. Gabon Enkarterri!

Eta zorionak gure aurtengo espedizioko kamerari, Raul “El Biti”!!

Hoy, tras tres largos días de recogida de basura, hemos despertado algo cansados, pero con muchas ganas de continuar nuestra aventura.

Temprano, nos han despertado como a la antigua usanza, es decir, mediante silbidos y golpes de cazuela; tras asearnos, hemos bajado a desayunar un buen Cola Cao que nos ha servido para coger fuerzas para el largo trayecto que nos aguardaba por la histórica ría de Bilbao.

Después de preparar la mochila con las cosas necesarias para aprovechar lo suficiente el resto del día, hemos cogido el autobús que nos ha dirigido a nuestro punto de salida: el Puente del Euskalduna. Con los brazos cansados de los anteriores días, pero con una gran ilusión por recorrer Bilbao en nuestras canoas, hemos comenzado a remar obteniendo grandes vistas de nuestra gran ciudad como el Guggenheim, el Ayuntamiento, el puente Zubi-zuri, el teatro Arriaga…

Durante el trayecto hemos realizado varias paradas para hacer juegos, fotos y videos que podréis ver como de costumbre en el blog. Después de unas horas navegando por las aguas bilbaínas, hemos terminado la etapa con mucha hambre que tras cambiarnos de ropa hemos saciado con unos riquísimos bocadillos de jamón y queso.

Por la tarde, con el estomago bien lleno, hemos cogido nuestras bicicletas dispuestos a comenzar el paseo en bicicleta que habíamos programado a la mañana; por el bidegorri hemos sorteado todo tipo de obstáculos como gente en patines, señoras caminando, y turistas algo perdidos, y por muy sorprendente que parezca no hemos presenciado ningún incidente, grave.

Finalizado nuestro paseo en bicicleta, hemos recogido todo el material y nos hemos acercado al Centro Comercial de Zubiarte para cenar unas hamburguesas y unos sanwiches, que nos ayudaran en el día de mañana a empujar nuestras canoas por el mar Cantábrico. Tras la rica cena, hemos cogido por última el autobús para realizar el viaje de vuelta al albergue donde estamos alojados. En estos momentos los monitores nos están sometiendo al duro trabajo de escribir la crónica del día de hoy, mientras el resto de expedicionarios se encuentra disputando unos juegos en los exteriores del albergue.

Dentro de unos minutos nos iremos para la cama, ya que mañana nos espera el último día, que será duro pero divertido. ¡Buenas noches Enkarterri!

¡Y muchas felicidades para nuestro cámara de esta expedición, Raúl “ El Biti”!!

Endika Márquez(Gugaz)

Yeray Linares(Gugaz)

Jasone Charramendieta (Gugaz)

Aitor Cid (Balmaz)

Josu Pintor (Gugaz)





Hirugarren Ibilbidea / Tercera Etapa: Sodupe – La Quadra. Reto conseguido 1.650 kg. recogidos en total

24 06 2013


Aupa Enkarterri ! Gaurko eguna nahiko lasaia izan dela esan daiteke. Goizeko 9:00 etan lapiko eta koilara baten doinuarekin batera jaiki, eta esnea, zukua, gailetak, eta kruasanak gosaldu ostean, Sodupera abiatu gara oinez “Sodupe – La Quadra” ibilbidea egiteko prest. Sodupera iritzi bezain laster, Gugazen geldialditxo bat egin dugu lanean hasi aurretik, bigarren eguneko laburpena eta argazkiak ikusteko.

Segituan, ibaira   abiatu eta bertan arropaz aldatu eta txalekoak eta eskularruak jantzi ditugu. Txalupetan taldeka sartu, eta ur hotzean murgildu gara, lanean hasteko prest. Zaborra ugaria zen tarte honetan, eta lau kanoa bete ahal izan ditugu. Arrazoi honengatik beragatik, bi zatitan bereizi behar izan dugu espedizioa, kanoak uzteko, beteegiak baitzeuden. Bertan denetarik aurki zitekeen: kableak, bizikleta bat, panpinak, animalientzako … Hau guztia kanpora eramateko kate bat sortu dugu, bideoetan ikus daitekeen bezalaxe.

Ibilbidearen bigarren zatian, presa batekin topo egin dugu, eta bertan zenbait arazo izan ditugu: hasteko, kanoetatik irten behar izan dugu, presa altuera handikoa zelako eta bekaldean ur askorik ez zeukalako. Horretaz gain monitoreek kanoak behera botatzerakoan, hauetako bat apurtu egin da aurrekaldetik eta zelo jarri behar izan diogu. Gainera, irristatu egiten ginen eta lagundu egin behar izan gaituzte, arriskutsuegia zelako.

Bigarren tarte honekin jarraituz, esan daiteke ur gutxiegi zegoela, eta arrokak ibilbidea zailtzen ziguten, kanoak bertan gelditzen zirelako, eta hauetatik irten behar ginelako bultzatzeko.

La Quadrara iritsita, bolerara abiatu gara oinez, furgoneta apurtu zaigulako, eta bertan arropaz aldatu eta txorizozko bokata, meloia, eta txokolatezko gailetak jan ditugu gogo handiz.

Honen ostean, trena hartu eta Sodupeko igerilekura joan gara, gogor abesten genuen bitartean. Bertan lagun batzuekin elkartu eta arratsaldea eroso igaro dugu.

Santxosolorako buelta trenez ere egin dugu, eta nola ez, abestuz. Iristerakoan afaria hartu eta pelikula bat ikusi dugu kalean.

Pelikula amaituta, pijama jantzi eta jendea ohera abiatu da barrezka, Iker eskaileretatik erortzeko zorian egon delako.

Gaurko eguna, oso atsegina izan dela esan dezakegu, eguzkiak behingoz kaixo esan digulako.

Ta honekin, agurtzen gara biharko egunera arte. Agur Enkarterri !!

Aupa enkarterri ! Hoy se puede decir que ha sido un día bastante tranquilo. Nos hemos despertado a las 9:00 de la mañana al ritmo de una cacerola y una cuchara y hemos bajado a desayunar. Había de todo: leche, zumo, galletas y cruasanes. Cuando hemos terminado de desayunar estábamos listos para hacer la etapa “Sodupe – La Quadra” y nos hemos dirigido hacia “Gugaz” en Sodupe. Allí hemos visto el “video resumen” de la segunda etapa y también algunas fotos.

Después, hemos ido hacia el río y allí nos hemos cambiado de ropa a si como ponernos los guantes y los chalecos. A continuación nos hemos metido por grupos en las canoas y nos hemos sumergido en el agua fría dispuestos a trabajar.

La basura era abundante en este tramo y hemos llenado cuatro canoas. Por esta misma razón hemos dividido la etapa en dos partes, metiendo así la basura en la furgoneta a mitad del trayecto. En este tramo se podía encontrar de todo: cables, una bicicleta, muñecos, jaulas para animales… Para llevar todo esto fuera, hemos creado una cadena humana como podréis observar en los videos.

A mitad de recorrido, nos hemos encontrado con una presa, y en esta hemos tenido varios problemas: Para empezar, hemos tenido que salir de las canoas, ya que la presa era muy alta y abajo no había mucha agua, por lo que no se podía saltar. Además, cuando los monitores bajaban las canoas, una de ellas se ha roto por delante y le han tenido que poner cinta aislante. Por si no fuera poco, el suelo resbalaba mucho y nos han tenido que ayudar porque era muy peligroso.

En este segundo tramo, se puede decir que había poco agua, y las piedras dificultaban el trayecto, ya que las canoas se encallaban en las piedras y para salir de estas había que bajarse a empujar.

Llegados a La Quadra,  nos hemos dirigido hacia la bolera, debido a que la furgoneta se había averiado, pero sin consecuencias, un fusible fundido y rápidamente se ha reparado. En la bolera, nos hemos cambiado de ropa y hemos comido un bocadillo de chorizo, melón y galletas de chocolate con muchas ganas.

Después de esto, hemos cogido el tren y nos hemos dispuesto a ir a las piscinas de Sodupe mientras que cantábamos con fuerza. Allí nos hemos encontrado con algunos amigos y hemos pasado una agradable tarde.

La vuelta a Santxosolo la hemos hecho también en tren, y como no, cantando. Al llegar, hemos cenado y seguido hemos visto una película en la calle.

Al finalizar la película, nos hemos puesto el pijama y hemos ido hacia la cama, pero todo el mundo llegaba riéndose tras haber visto la “casi caída” de Iker Alvarez el las escaleras.

El día de hoy se puede decir que ha sido muy agradable ya que el sol nos ha saludado al fin.

La basura sacada del río ha superado con creces la de otras veces, teniendo que hacerlo en 3 depósitos en Sodupe, la presa de La Quadra y en el área recreativa de UrkoMendi en La Quadra. En total 800 Kg. que suman un total de 1.650 Kg. en los 3 días por Enkarterri, superando el record de las 5 ediciones de Expedición Kadagua.

Con esto, nos despedimos hasta mañana. Agur Enkarterri ¡

Aitziber Fraile (Balmaz)

Unai Pascual de Zulueta (Goraz)

Asier Fiallegas (Gugaz)

Maialen Martinez (Gugaz)

Unai San Martin (Gugaz)





Bigarren Ibilbidea / Segunda Etapa: Santxosolo – Sodupe

23 06 2013

Gaur Kadagua Espedizioko bigarren eguna da. Goizean, 9:30etan Santxosoloko aterpetxean esnatu gara. Jendeak logura handia zuen baina berehala altxatu dira gosaltzeko. Gosaria nahiko ona izan da. Gero, dena prestatu dugu eta gure bigarren etapa hasi gara. Gure planak aldatu egin dira, eta Güeñes-Santxosolo egin ordez Santxosolo-Sodupe egin dugu. Gaurko etapa nahiko luzea izan da, eta atzo bezala ura oso hotza zegoen baina jendeak berdin lan egin du eta zabor nahikoa jaso du. Gaur atzo baina zabor gehiago hartu dugu, 450kg gutxi gorabehera. Hirurak inguru Sodupera heldu gara eta han arropaz  aldatu gara. Gero Santxosolora oinez joan gara, 15:45tan gutxi gora behera heldu gara eta batzuk dutxatzera joan diren bitartean besteak mahaia prestatu dute bazkaltzeko.

Jarraian, jan egin dugu. Gaurko janaria ondo zegoen baina batzuei ez zaie gustatu. Jan ostean, dutxa hartzeko faltatzen zirenak, dutxatzera joan dira. Denak dutxatuta zeundenean arropa jantzi eta Muskizera joateko prestatu gara. Lehenago, bizikletak autobusetik atera eta Santxosoloko aterpera eraman ditugu. 18:00etan handik atera gara Muskizera joateko. Muskizen proba batzuk egin behar izan ditugu. Lehenengo froga zuziak lortzea izan da , hori egiteko jendeari eskatu behar izan diegu. Lortzerakoan  jende guztiarekin zuziak suteraino eraman ditugu eta hori amaitzean su-ziriak ikustera joan gara bakoitzak bere aldez eta guzti guztia bukatzerakoan denok santxosoloko aterpetzera bueltatu gara autobusez abesti ugari abestuz.

Hoy  es el  segundo día de la Expedición Kadagua. Por la mañana nos hemos despertado en el albergue de Santxosolo sobre las 9:30. La gente tenía bastante sueño pero aun así se ha levantado bastante rápido para poder ir a desayunar. El desayuno ha estado bastante bueno. Después de eso nos hemos ido a preparar para poder empezar con nuestra segunda etapa. Nuestros planes han cambiado y en vez de de hacer el recorrido desde Güeñes  hasta Santxosolo hemos hecho desde Santxosolo hasta Sodupe. La etapa de hoy ha sido bastante larga y como ayer el agua estaba bastante fría pero aún así la gente ha seguido a tope y por ello hemos recogido bastante basura. Hoy hemos recogido algún que otro kg más que ayer, 450 kg aproximadamente. Sobre las tres hemos llegado a Sodupe y allí después de descargar todo nos hemos cambiado y hemos tenido que ir hasta Santxosolo andando y hemos llegado allí sobre las 15:45 más o menos. Al llegar mientras que unos se duchaban otros se han quedado poniendo la mesa, al terminar todos hemos ido a comer, la comida no ha estado mal  pero a algunos no les a gustado mucho. Después de comer todas las personas que faltaban por ducharse lo han hecho. Al terminar todos nos hemos preparado y vestido para ir a Muskiz. Allí hemos tenido que hacer una prueba y consistía en conseguir antorchas para todos. Al conseguirlo hemos ido con toda la gente hasta la hoguera y allí hemos tirado las antorchas. Después de eso nos han dejado tiempo libre y cada uno ha ido por su parte a ver los fuegos artificiales y cuando todo ha terminado hemos ido al autobús cantando hasta Santxosolo.

Jennifer Martinez (Balmaz)

Leticia Abalo (Gugaz)

Ander Ortigosa (Gugaz)

Maitane Isla (Gugaz)

Uxue Urruela (Gugaz)





Lehenengo Ibilbidea / Primera etapa: La Encartada Lantegia – Zubi Zaharra

22 06 2013

Gaur Kadagua espedizioaren lehenengo eguna da, Balmaseda Güeñes eta Gordexolako gazteok batu gara Balmasedan eta autobusa hartu dugu “La Encartada” lantegira joateko. Bostetan iritzi gara eta arropaz aldatu eta gero begiraleak azaldu digute nola erabili behar ditugun kanoetako palak. Azaldu bezain pronto uretara sartu gara eta lehenengo etaparen ibilbidearekin hasi gara, hau da, La Encartada-El Cascajal. Ibilbide hau ezaugarritzen da ur laster eta ur jauzi altuengatik. Hala ere, salto egin dugu haietatik bi aldiz pentsatu gabe. Baina hau ere arazo larria izan da zaborra garraiatzerako orduan. Azkenean lortu dugu eta gutxi gora behera guztion artean 400 kg zabor lortu ditugu, geroago, aurreko urteetan bezala, dirua bihurtuko direnak, Honduraseko lankidetza proiektu bateko gazteei zuzenduta. Zabor guzti hau “La Encartada” presan kanporatu dugu bidea erosoago egiteko, Zubi Zaharreraino ailegatu arte. Bertan arropaz aldatu gara, eta jarraian Santxosoloko aterpetxera bideratu gara bertan egokitzeko. Geroago geletan banatu gara eta bustita geneukan arropa eskegi dugu balkoian lehortzeko. Amaitzerakoan afaltzera jaitsi gara, eta bertan mota askotako sandwichak genituen gure zain. Afaldu ondoren begiraleek arautegia azaldu digute, eta bost pertsonetako taldeetan banatu gaituzte, hurrengo egunetan egin beharko ditugun ekintzetarako. Baita egunero idatzi behar ditugun kroniketarako, zein oraintxe bertan irakurtzen ari zarete. Idazten ari garen bitartean besteak haien artean ezagutzen ari dira bere aisialdian. Kronika hau amaitu bezain laster oheratuko gara.

Hoy es el primer día de la Expedición Cadagua, la aventura ha empezado hoy con la recogida de todos los participantes en Gordexola, Sodupe y Balmaseda respectivamente. A las cinco hemos llegado a la fábrica de boinas La Encartada, nuestro punto de partida, tras habernos cambiado de ropa nuestros monitores de piraguas nos han enseñado lo básico para manejar las palas. A continuación hemos metido las canoas al agua y nos hemos dispuesto a emprender el primer tramo, la Encartada-El Cascajal junto al Puente Viejo de Balmaseda, con la intención de limpiar el rio. Este tramo es singular por sus numerables cascadas y rápidos por las que nos hemos tirado sin pensárnoslo dos veces, pero esto también ha sido un inconveniente porque era más complicado transportar la basura. Pero aun así, lo hemos conseguido y calculamos que hemos conseguido recoger alrededor de 400kg que posteriormente se convertirán como en anteriores años en dinero para becar a adolescentes de Honduras. Esta basura la hemos descargado en la presa de la encartada para poder seguir nuestro camino con comodidad, hasta que hemos llegado al Puente Viejo y allí nos hemos cambiado para instalarnos en el alberge de Santxosolo donde pasaremos los días de la expedición. Al llegar al albergue hemos hecho una cadeneta con el fin de llevar nuestros equipajes al interior del albergue. A continuación nos hemos repartido ordenadamente las habitaciones y hemos salido al balcón a tender la ropa mojada, al terminar, hemos bajado a cenar. De cena teníamos sandwiches de chaca atún con huevo cocido, de jamón y queso y nocilla, y de postre filipinos y algún paquete de chuches. Tras terminar los monitores han establecido las normas de convivencia y nos han dividido en cinco grupos de 5 personas para hacer diferentes actividades y para redactar las crónicas de cada día la cual estás leyendo ahora. Y mientras estamos escribiendo los demás están en su tiempo libre conociéndose entre ellos. Nada más terminar esta crónica nos iremos a la cama.

Iosu Llaguno (Gugaz)

Alain Linares (Goraz)

Santi Buitrago (Gugaz)

Naiara Crespo (Balmaz)

Nerea Perez de Saratxo (Gugaz)





Kadagua Espedizioa. 5. Etapa: Azken arrauna

27 06 2012

Gaur goizean, aurreko egunetan bezala, goiz altxatu gara, Kadagua Espedizioaren azkenengo etapari aurre egiteko. Nahiko kostatu zaigu esnatzea eta ohetik altxatzea pasaden gauean berandu sartu ginelako ohera, azken gaua zenez ez genuen logurarik eta begiraleek hainbat jolas eta froga dibertigarriak jarri ziguten.

Altxatu bezain pronto, maletak prestatu, aterpetxea batu eta gosaria hartu dugu, autobusa gure bila etorri baino lehen. Autobusean sartu eta berehala taldeko partaide asko lotan geratu dira, Getxorako bidaian atseden bat hartzeko aprobetxatuz.

Nahiz eta aurretik “Puente Colgante”-ra iristeko asmoa genuen, hainbat faktoreengatik ez da posible izan eta azkenean egin dugun etapa guztiz ezberdina izan da.

Getxora ailegatzerakoan hondartzara joan eta uretara abiatu gara goizean egindako beroari aurre egiteko. Ordu erdi geroago autobusa berriro etorri da eta Algortako Portu Zaharrera eraman gaitu handik azkenengo etaparekin hasteko. Begiraleek kanoak prestatu dituztenean uretara bota ditugu eta nahiz eta oso nekatuta egon, gorputzean genituen azken indarrak atera ditugu arraun egiteko. Gaurko etapa ez da os luzea izan baina itsasoan arraun egitea ez da ibaian edo Bilboko itsasadarrean arraun egitea bezain erraza, olatuak eta haizea kanoak mugitzen dituelako. Algortako Portu Zaharretik aurrean ikusten den kai-muturrean kokatuta dagoen itsasargira ailegatu gara eta handik bueltatzerakoan kanoa guztiak elkartu ditugu eta begiraleek palekin busti digute uretatik atera baino lehen.

Kanoak ertzean utzi ditugu, arropaz aldatu gara eta Kadagua espedizioaren azken bokata jan dugu, fruitu eta pastela ere izan ditugu.

Handik ordu erdira Ugaitz autobusarekin etorri da gure bila eta Enkarterrirako bidaian azken abestiak bota ditugu talde osoa agurtu baino lehen. Gordexolatik, Sodupetik eta Balmasedatik pasatu ondoren autobusa hutsik geratu da Kadagua Espedizioa 2012 amaitutzat emanez.

Esta mañana, al igual que en los días anteriores, nos hemos levantado bien pronto para afrontar la última etapa de la expedición Kadagua. Nos ha costado bastante despertarnos porque nos acostamos bastante tarde la noche anterior, ya que como era la última noche no teníamos muchas ganas de dormir y los monitores nos prepararon algunos juegos muy divertidos.

Al levantarnos de la cama hemos preparado las maletas, hemos recogido el albergue y hemos tomado el desayuno, antes de que el autobús viniera a por nosotros. Al entrar en el autobús muchos de los componentes del grupo se han dormido, aprovechando el viaje hasta Getxo para descansar un poco.

A pesar de que en un principio la idea era llegar hasta el Puente Colgante, al final no ha sido posible por varios factores y al final la etapa ha sido diferente a lo que estaba planeado.

Al llegar a Getxo nos ido a la playa y nos hemos metido en el agua para refrescarnos un poco. Media hora más tarde ha llegado el autobús para llevarnos hasta el Puerto Viejo de Algorta, desde donde hemos empezado la quinta y ultima etapa de la Expedición Kadagua 2012. Los monitores nos han preparado las canoas y las hemos sacado al agua para empezar a palear. La etapa de hoy no ha sido muy larga pero remar en el mar es más difícil que hacerlo en el río o en la ría de Bilbao, ya que las olas y el viento nos movían las canoas. Hemos llegado remando hasta el faro que esta situado en el espigón que se encuentra en frente del Puerto Viejo de Algorta y desde allí hemos vuelto. Antes de salir del agua hemos juntado todas las canoas y los monitores nos han mojado.

Al salir, hemos dejado las canoas en la orilla, nos hemos cambiado de ropa y hemos comido el último bocata de la expedición, además de una pieza de fruta y un pastelito.

Media hora más tarde ha llegado Ugaitz con el autobús y hemos vuelto para Encartaciones cantando las últimas canciones antes de despedirnos. Tras pasar por Gordexola, Sodupe y Balmaseda para dejar  a los participantes, hemos dado por finalizada la Expedición Kadagua 2012.

Unai Pascual de Zulueta. Goraz

Maider Urkijo, Nerea Perez de Saratxo eta Ander Zuloaga. Gugaz

Jennifer Martínez. Balmaz





Kadagua Espedizioa. 4 Etapa. 841 metrotik, 0 metrora

26 06 2012

Gaur gure lehenengo eguna izan da Kadagua ibaian ateratako zaborraren errekorra gainditu ondoren.

Gau zoratu baten ondoren Berenillako aterpean eta bere eremuan ipini genituen kanping dendetan, goizeko zortziretan esnatuta geunden Eretzan gora egiteko. Gailurrera iritsi ondoren, gosari indartsu bat hartu dugu kampamentua amaitzen biltzeko eta aterpea garbitzeko.

Gaurko egunean, bide ezberdin batetik jaitsi gara, Grazaletik, Iorgiko auzoan agertuz.

Bilbora heldu eta arropa egokiak jantzi ditugu Euskalduna zubitik Arriaga antzokirainoko etapa igarotzeko. Bidean zehar argazki batzuk atera ditugu eta “kayak polo” partidotxo bat jolastu dugu. Etaparen amaieran, “freixenet” iragarkiaren parodia bat egin dugu.

Gaurko tramua amaitu eta berehala, arropaz aldatu gara eta bokata bat bazkaldu dugu gure eguna gosatzen jarraitzeko. Gero, bi erakusketa ikusi ditugu “Bilboko Itsasadar” itsastar museoan: bata, Titanic itsasontzi famatuaren historiarena, eta bestea, Euskadiko surfaren 100. urteurrenarena.

Amaitzerakoan, urte honetan espedizioa aurrera eramatea posible egin duten arduradunak, Balmasedako, Gordexolako eta Gueñeseko zinegotziak, Alvaro, Raquel eta Martin hurrenez hurren, eskerrak eman dizkigute Kadagua ibaian egindako garbiketagaitik. Geroago, txirrindulan buelta bat eman dugu eta izozki bat jateko gelditu gara mendiaren jaitsieran eta itsasdarrareko bidaian nekatu ondoren.

Alde Zaharretik paseo bat eman ondoren, afaltzera abiatu gara. Pentsatuta geneukan tokian afaltzen saiatu ondoren, behartuta ikusi gara beste leku batean afaltzera zeren eta talde handiegia ginen bertan afaltzeko.

Bilboko bueltan Santxosoloko aterpetxera, abesten etorri gara, oso animatuta eta oso ondo pasatu dugu.

Momentu hauetan, gure lagunak gaueko joku haietako betera jolasten ari dira, guk kronika amaitzen dugun bitartean.

Hoy ha sido el primer día después de nuestro record alcanzado en la recogida de basura en el rio Cadagua.

A las 8 estábamos despiertos para hacer cumbre en el Eretza, tras una noche loca en el refugio de La Berenilla y en las tiendas que habíamos montado en el recinto. Despues de conquistar la cima hemos tomado un fuerte desayuno para acabar de recoger el campamento y limpiar la cabaña.

En el dia de hoy hemos tomado una ruta diferente hacia Sodupe, apareciendo en el barrio de Iorgi, tras haber pasado por el Grazal.

Al llegar a Bilbao nos hemos equipado para recorrer el tramo desde el puente Euskalduna hasta el teatro Arriaga. Durante la etapa nos hemos sacado unas cuantas fotos y hemos jugado un partidito a “kayak polo”. Al final de la etapa hemos realizado una parodia del anuncio “Freixenet”. Al finalizar el tramo de hoy nos hemos cambiado de ropa y hemos comido un buen bocata para poder seguir disfrutando del dia. Despues hemos visitado dos exposiciones en el Museo Maritimo de la Ria de Bilbao, una sobre el famoso Titanic y otra sobre los 100 años de Surf en Euskadi. Al acabar los responsables de que esta expedición se haya llevado a cabo este año, los concejales Alvaro, Raquel y Martín, de Balmaseda, Gordexola y Güeñes respectivamente, nos han agradecido nuestra labor en la limpieza del Cadagua. Posteriormente, hemos dado una vuelta en bici, parando para tomar un helado a la sombra, que nos ha servido para aliviar el cansancio acumulado en la bajada del monte y descenso de la Ria.

Tras un paseo por El Casco Viejo, nos hemos dirigimos a cenar, tras haber intentado cenar en el sitio previsto, nos hemos visto obligados a cambiar de lugar debido a que eramos un grupo demasiado grande.

A la vuelta de Bilbao al albergue de Santxosolo hemos venido cantando sin parar, muy animados y pasándolo muy bien.

En estos momentos, nuestros compañeros están jugando a uno de esos juegos nocturnos, mientras nosotros terminamos con esta crónica.

Yeray Linares, de Goraz – Oier Cid, de Balmaz – Jon Sasho, Iraide Ocejo y Ander Agote, de Gugaz.